Praktikak 2009/12/04

Penaz eta lastimaz gaur azken eguna izan da Oteiza Lizeo Politeknikoan Practicum I hauetan, egia da berriro Practicum II eta Practicum III-an berriro itzuliko naizela eta dagoeneko egun horien zain geratzen naiz.

Lehendabizi eskerrak eman nahiko nizkioke nire tutorea den Iñaki Beobideri nirekin oso ongi portatu delako eta baita zuzendaritza taldeko Patxiri ere. Laguntza behar nuen gustian eman didatelako eta praktika hauen zentzua beraik eman didatelako. Ezagutu edota jakin nahi izan dudan guztia azaldu didate inongo aurpegi txarrik jarri gabe eta beraien denborarzen zati garrantzitsu bat nirekin pasatu dute. Benetan eskerrak bioi eta baita klaseetara joan naizenean bertan zeuden irakasleei ere. 2 aste hauek oso positiboak izan dira. Pentsatzen dut beste practucumak ere honela izango direla edota hobetoago.

Azken aipamen bat egitearren azken egun honetaz tailerrean ikasle gastetxoekin egon naiz eta atzoko klasekoekin alderatuz mugituagoak ziren. Makina ezberdinak ikusi ahal izan ditut eta baita alderatu klase baten barnean klasea ematea eta tailer batean zehar sakabanaturik daudela ematea oso ezberdina dela.

mila esker berriro ere!!

Praktikak 2009/12/03

Jadanik azken bigarren eguna bukatu da, gaur lehenengoz sartu naiz irakaslearekin klase barrura. Atzo etorri zitzaidan nire tutorea esanaz bihar maixu batekin kontrol numerikoko klase batetara joango nintzela, egia esan bildurrez aitu nituen hitz horiek, baina baita gustuz ere. Azkenik klase baten barnean egongo nintzen eta ez nuen ikasle papera izango. Egia esan atzoko egunean izan nuen notiziarik onena eta tripak mugitu arazi zizkidana.

Espero bezala joan da dena, klasean sartzean nire adinekoak edota zaharragoak aurkitu ditut eta hiruzpa lau ezagunak ere bai. Arridura handiz begiratu naute denek irakasleak nire presentziaren zergatia azaldu duen arte. Oso gustura egon naiz, irakaslean esplikatzen jardun duen materiaren ezagutza banuen eta era ulergarrian eta sinplean esplikatzea lortu du irakasleak eta ikasle guztiek ulertu dutela esatera ausartuko nintzateke.

Klase honetatik irrifarre handiarekin nindoala tutorearekin aurkitu naiz berriro eta biharko beste planin bat gauzatua duela esan dit. Bihar 3h tailerrera. Haber biharko eguna zer moduzkoa den!!

Praktikak 2009/12/1

Aspaldian lanpetu xamar ibili naiz eta ez dut idazteko betarik izan, baina garbi gera dadila ez dela eskolara joan ez naizelako!!!

Ostiralean ez nuen idatzi ikastetxeko bete asteko azken parktika saioa egin eta ostirala jai hartu nuelako, baina onartu beharra dut merezia nuela. On line-eko lanak eta goizez eskolara joan behar honek denbora asko jaten du, eta kontuan izan gabe atsaldetan izaten ditudan ingeleseko klaseak. Aze nolako astea.

Baina beno, gaurko egunari begiratuz esan hilabete berria estreinatu dugula. Gaurkoan tutorearekin hizketan egon naiz eta erabaki dugu aste honetako egunen batean klaseren batera joango naizela, klaseak nolakoak diren, gaia, ikasleak…. irakaskuntzaren mundu xume honetan akzio pixkat ikusteko asmotan, zeren azken egun hauetan papel artean ibili naiz, proiektu kurrikularra, hezkuntza proiektua….

Bestalde beste egunen batean ere, oraindik ez dakit zehazki nork bainan arautu gabeko hezkuntzari buruzko informazioa emango didate eta erabiltzen duten tailerra ezagutu, dauden makinak, berauen erabilera… eta dirudienez irakasle gisa ere nahi homen dit tailerrean jarri. Berak esandakoa egin beharko dut, baina onartu beharra dut badudala gogoa makina baten aurrean jartzeko, lehenagoko garai zaharrak gogoratuz!

Hau da guztia gaurkoz, ongi izan!

Praktikak 2009/11/26

Osteguna jada!! Astea bukatzeko gutxi falta da dagoeneko, biharko egin ostean asteburuan pentsatzen dagoeneko. Alare ezin izangoet plan askoik in, lana baitakat larunbat eta igandian eta on line inberreko kulturartekotasuneko atal bat ere ya tokatzen zait egin eta bidaltzea :( .

Atzo egun luzia izan nunez, gaur eguna lasaiago hartzea pentsatu dut. Atzoko bilera eta aztertu eta baliagarria izango zaidala iruditu zaidan informazia klasifikatzen eta aztertzen pasatu dut goiza

Praktikak 2009/11/25

Badoa astea aurrera eta banoa zalantza asko argitzen. Gaur goiz osoa zuzendaritza taldeko batekin pasatu dut, eskolaren funtzionamenduaz hitz egiten. Asko harritu nauen datua eman dit, ez dute hezkuntza planik egina. Ez dela derrigorrezkoa inon presentatzea eta bestalde ikastolan dituzten aurtengo aldaketak direla eta lan handia dago egiteko plan hori gauzatzen. Dirudierez oso denbora laburrean ikastetxe izatetik ikastola izatera pasatu da eta gaineraelkartu zen beste ikastetxe batekin banatu da. Beraz, ikastolaren barnean zeuden irakasleak banatu egin behar izan dira bi ikastetxe hauetan. Ikastola berri bat bezala funtzionatzen hasi direlarik berriz ere.

Ikastola pribatu kontzertatua da, fundazio baten partaide dira, kooperatiba bat direlarik.

Beraien helburuak, betebeharrak eta betekizunak ere azaldu dizkigu. Planteamendu egokia iruditu zait. Bestalde eskaintzen duten hezkuntza ere definitu digu. Erdi mailako eta goi mailako zikloak eta batxilergoak, eta honetaz gain arautu gabea, hau da, arratsaldez kurtsioak eskaintzen dituzte bai enpresei zuzenduta bai inem-eko jendeari.

Bestalde datu batek zeharo harrituta utzi nau, irakasleak IKT- ko kurtso bat egiten jardun dute eta gaur bertan zuten azterketa. Ez nuen inoiz entzun IKT ei buruz eta badirudi ezaguna dela. Ikastolak 9-10 pantaila taktil izango lituzkeen ikasgelak ditu. Egia esan ez naiz oroitzen nola izena zuten zehazki. Erreproduktorearekin arbelean islatutakoa, arbelean bertan boligrafo batez maneja zitekeen. Boligrafoa arratoia balitz mugitzen. Itzela!! Irakasleek haseran bildur asko zituztela aldaketa hauei esan digu zuzendaritza taldeko partaide honek, baina orain burrukan ibiltzen direla muntimedia hau duten gelak denen artean banatzeko. Irakasleen erantzuna oso ona izaten hari denez jada planteatzen hari dira muntimedia instalazio hauek gela gehiagotara zabaltzea.

Oso bilera interesgarria izan da. Beste egunen batean ere geratuko gara berarekin beste zenbait informazio jasotzeko asmotan.

Bestalde, arratsaldea ere ikastolan pasatu dut. Lehenengo egunean tutoreari emaniko zerrendan egindako eskaria onartu dute. Irakasle bileraren batera joatea jarri nuen aukera bat eta gaur arratsaldean  ebaluazio bilerak zeudenez bertara joateko aukera izan dut. Ziklotako eta batxilergoko bileran izan naiz. Ezberdintasun handiko bilerak. Ziklotakoetan 6 irakasle zeuden klase gutxi izaten baitituzte eta ez dira ain zorrotzak ikastea ebaluatzerako garaian. Batxilergoko bileretan aldiz 20 irakasle inguru zeuden eta 5 tutore. Ikasleak zorrotzago juzgatzen zituzten eta ongi egiten zutena ere nabarmendu egiten zuten, eta noski gaizki egindakoekin alboroto dexentekoa sortzen zen. Nire izena horrelako momentu batetik pasatua izan dela pentsatzeak sentsazio arraroa sortarazten dit. 20 pertsona ikasle bat kalifikatzen, jarrera…

Hau guztiarekin bukatu da gaurko eguna ikastetxe barnean. Etxera itzultzean dudan lanarekin jarraitzen ari naiz. Y LO KE ME KEDA!!

Praktikak 2009/11/24

Bigarren eguna pasa dugu ikastetxean. Ez zait hain arraroa gertatu pasilotik pasatzea. Onartu beharra daukat atzo bildur antzeko sentsazio esplikaezin bat sentitu nuela. Baina gaur jada gustura sentitzen hasi naiz. Gaurko eguna ikastolan bueltaka pasatu dut gehienbat. Atari orduan jendea nora joaten den, nolako taldeak osatzen diren… baina espero nuena. Klasetik irteten diren momentuan bertan hasten da iskanbila pasiloetan, ez dira korrika ibiltzen, baina oso ozen hitz egiten dute, denbora askoan isilik egon den bati hitz egiteko baimena emanten dielako. Bestalde, kanpoan sortzen diren taldeak neskenak edo mutilenak dira, neska eta mutilez osaturiko taldeak ez dira ikusten. Honek ere enau batere harritu, gu geu klasean bertan ere banatuak jartzen baikara.

Ikastetxeak dituen 4 solairuetan buelta bat ere eman dut, irakasle gelak eta eskolaren banaketa ikusiz. Solairuak hezkuntza mailari dagokionez banatzen dira, benetan kuriosoa. Aurrenengo solairuan erdi mailako zikloak daude, bigarrengoa solairuan aurrenengo batxilergokoak, hirugarrengoan bigarren batxilergokoak eta azkenengo solairuan goi mailakoak.

Eta besterik gabe hau izan da gutxi gora behera gaurkoa

Praktiken hasiera 2009/11/23

Goizean txirrinak jo, jeiki, dutxa edar bat hartu gosaldu eta Zarautzera zioan autobusera zuzenean!! Nora nindoan ohartzeko astirik eduki gabe. Autobusean nindoala pasatu zaizkit nire batxilergoko garai zoragarri hartako pentsamendu guztiak burutik. Oteiza lizeo politeknikorako bidean nindoan.

Olatuak itzelak autobuseko lehioaren bestaldean, nire nerbioak baretzen lagundu didaten erraldoi apartsuak. Ohartu naizenerako geltokian nintzen eta garai zaharretan bezela eskolarako bidea egiten.

9tan geratua nengoen tutorearekin eta bertara iristean bere bulegoko atea jo dut.

Elkarrizketa hastean entzun nahi ez nuen esaldiarekin hasi du!!

“Zer egin behar duzu ba praktika hauetan?”

Bestalde tutoreari ere ez dio grazia askorik egin galdera luzatu didanean zer egitea gustatuko litzaidakeen planteatu diodanean. Berak uste zuen txostenenbat edo izango nuela Unibertsitatetik finkatua etorriko zena, egin beharrekoa zehazten zuena.

Ikusirikoa ikusirik, egitea gustatuko litzaizkidakeen gauzen zerrenda bat egiteko eskatu dit eta bukatzean berarengana joan eta entregatzeko. Bulegotxo txikitxo bat eman dit niretzako, bi aste hauetan nire txokoa izango dena. Bertan wifi eta guzti dago. Zerrendan zer jarri pentsatu bitartean eskolatik bueltatxo bat eman dut, ikusiz nolakoa den, nola banatuta dagoen, ze ikasle profil dagoen…

Bestalde, aurreneko eguna izaki, zuzendariarekin eguna adostu dut eskolari buruz hitz egin eta beharrezkoak ditudan fitxategiez hitz egiteko. Datorren asteazkenean izango da 9:00etatik 11:00etara.

Lehenagotik eskaturiko zerrenda amaitu ostean tuterearekin bildu naiz berriro. Erabaki dugu  zerrendan idatziriko nire interesak gauzatzeko asmotan  eta astean zehar zer egin izateko plan bat egiten saiatuko dela.

Eskolako barne bilerak, klaustroak, bulegoak, beraien distribuzioa, irakasleek klasea emateaz gain dituzten lan estrak, kurtsioak, IKT-en erabilerarik duten….

BERRIRO ERE ASTEBURUA!!

1EvTGv6X0eVEIritsi da berriro ere asteburua guretzako, oraindik osteguna (guretzako ostirala) izan arren suerteko gara!!!

Ondo pasatu asteburua eta etxeko lanak egin eeeeee!!!!

Gaur da Josebarekin dugun azken eguna!!

aro beAtzo azterketa egin genuen eta gaur jada azken klase eguna dugu Joseba Logarterekin. Orainarte berarekin eduki ditugi ordu gehienak, baina uste dut denok faltan botako dugula.

Goiko irudi honi buruz aipamen txikitxo bat, segi dezazuela harria mendi puntarutz eramaten, esperantza da azkena galtzen dena.

PAU, GURE KARRETERAKO LAGUNA!!

Nere kotxekidiai dedikatzen diet kantu hau, egunero Eskoriatzako bidian entzuten deulako eta gaur ezteulako aitu!!

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.