Praktikak 2009/11/26

Osteguna jada!! Astea bukatzeko gutxi falta da dagoeneko, biharko egin ostean asteburuan pentsatzen dagoeneko. Alare ezin izangoet plan askoik in, lana baitakat larunbat eta igandian eta on line inberreko kulturartekotasuneko atal bat ere ya tokatzen zait egin eta bidaltzea . Atzo egun luzia izan nunez, gaur eguna lasaiago hartzea pentsatu dut. Atzoko bilera eta aztertu [...]

Praktikak 2009/11/25

Badoa astea aurrera eta banoa zalantza asko argitzen. Gaur goiz osoa zuzendaritza taldeko batekin pasatu dut, eskolaren funtzionamenduaz hitz egiten. Asko harritu nauen datua eman dit, ez dute hezkuntza planik egina. Ez dela derrigorrezkoa inon presentatzea eta bestalde ikastolan dituzten aurtengo aldaketak direla eta lan handia dago egiteko plan hori gauzatzen. Dirudierez oso denbora laburrean [...]

Praktikak 2009/11/24

Bigarren eguna pasa dugu ikastetxean. Ez zait hain arraroa gertatu pasilotik pasatzea. Onartu beharra daukat atzo bildur antzeko sentsazio esplikaezin bat sentitu nuela. Baina gaur jada gustura sentitzen hasi naiz. Gaurko eguna ikastolan bueltaka pasatu dut gehienbat. Atari orduan jendea nora joaten den, nolako taldeak osatzen diren… baina espero nuena. Klasetik irteten diren momentuan bertan [...]

Praktiken hasiera 2009/11/23

Goizean txirrinak jo, jeiki, dutxa edar bat hartu gosaldu eta Zarautzera zioan autobusera zuzenean!! Nora nindoan ohartzeko astirik eduki gabe. Autobusean nindoala pasatu zaizkit nire batxilergoko garai zoragarri hartako pentsamendu guztiak burutik. Oteiza lizeo politeknikorako bidean nindoan. Olatuak itzelak autobuseko lehioaren bestaldean, nire nerbioak baretzen lagundu didaten erraldoi apartsuak. Ohartu naizenerako geltokian nintzen eta garai [...]

BERRIRO ERE ASTEBURUA!!

Iritsi da berriro ere asteburua guretzako, oraindik osteguna (guretzako ostirala) izan arren suerteko gara!!! Ondo pasatu asteburua eta etxeko lanak egin eeeeee!!!!

Gaur da Josebarekin dugun azken eguna!!

Atzo azterketa egin genuen eta gaur jada azken klase eguna dugu Joseba Logarterekin. Orainarte berarekin eduki ditugi ordu gehienak, baina uste dut denok faltan botako dugula. Goiko irudi honi buruz aipamen txikitxo bat, segi dezazuela harria mendi puntarutz eramaten, esperantza da azkena galtzen dena.

PAU, GURE KARRETERAKO LAGUNA!!

Nere kotxekidiai dedikatzen diet kantu hau, egunero Eskoriatzako bidian entzuten deulako eta gaur ezteulako aitu!!

BEHOBIA-SAN SEBASTIAN

Hemen kontsulta ditzakezue Behobia-Donostia lasterketan parte hartu duen edonoren sailkapena. Zorionak parte hartu duzuen guztiei, atzo izan zen eguraldiari aurre egiteko sasoia baino zerbait gehiago behar zen eta! Hemen duzue sailkapena

EGURALDIA

Hau da aste honetan izango dugun eguraldia, dirudienez euri apurren bat izango dugu, eta karreteran kilometro batzuk egin behar ditugunok ba…

Olatuak barra parean

Olatu batek eramaten duen eboluzioa Zumaiako barraren parean.

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.