Bigarren eguna pasa dugu ikastetxean. Ez zait hain arraroa gertatu pasilotik pasatzea. Onartu beharra daukat atzo bildur antzeko sentsazio esplikaezin bat sentitu nuela. Baina gaur jada gustura sentitzen hasi naiz. Gaurko eguna ikastolan bueltaka pasatu dut gehienbat. Atari orduan jendea nora joaten den, nolako taldeak osatzen diren… baina espero nuena. Klasetik irteten diren momentuan bertan hasten da iskanbila pasiloetan, ez dira korrika ibiltzen, baina oso ozen hitz egiten dute, denbora askoan isilik egon den bati hitz egiteko baimena emanten dielako. Bestalde, kanpoan sortzen diren taldeak neskenak edo mutilenak dira, neska eta mutilez osaturiko taldeak ez dira ikusten. Honek ere enau batere harritu, gu geu klasean bertan ere banatuak jartzen baikara.
Ikastetxeak dituen 4 solairuetan buelta bat ere eman dut, irakasle gelak eta eskolaren banaketa ikusiz. Solairuak hezkuntza mailari dagokionez banatzen dira, benetan kuriosoa. Aurrenengo solairuan erdi mailako zikloak daude, bigarrengoa solairuan aurrenengo batxilergokoak, hirugarrengoan bigarren batxilergokoak eta azkenengo solairuan goi mailakoak.
Eta besterik gabe hau izan da gutxi gora behera gaurkoa
Dejar un comentario
Aún no hay comentarios.
RSS de los Comentarios Identificador URI de TrackBack
