Praktikak 2009/11/25

Badoa astea aurrera eta banoa zalantza asko argitzen. Gaur goiz osoa zuzendaritza taldeko batekin pasatu dut, eskolaren funtzionamenduaz hitz egiten. Asko harritu nauen datua eman dit, ez dute hezkuntza planik egina. Ez dela derrigorrezkoa inon presentatzea eta bestalde ikastolan dituzten aurtengo aldaketak direla eta lan handia dago egiteko plan hori gauzatzen. Dirudierez oso denbora laburrean ikastetxe izatetik ikastola izatera pasatu da eta gaineraelkartu zen beste ikastetxe batekin banatu da. Beraz, ikastolaren barnean zeuden irakasleak banatu egin behar izan dira bi ikastetxe hauetan. Ikastola berri bat bezala funtzionatzen hasi direlarik berriz ere.

Ikastola pribatu kontzertatua da, fundazio baten partaide dira, kooperatiba bat direlarik.

Beraien helburuak, betebeharrak eta betekizunak ere azaldu dizkigu. Planteamendu egokia iruditu zait. Bestalde eskaintzen duten hezkuntza ere definitu digu. Erdi mailako eta goi mailako zikloak eta batxilergoak, eta honetaz gain arautu gabea, hau da, arratsaldez kurtsioak eskaintzen dituzte bai enpresei zuzenduta bai inem-eko jendeari.

Bestalde datu batek zeharo harrituta utzi nau, irakasleak IKT- ko kurtso bat egiten jardun dute eta gaur bertan zuten azterketa. Ez nuen inoiz entzun IKT ei buruz eta badirudi ezaguna dela. Ikastolak 9-10 pantaila taktil izango lituzkeen ikasgelak ditu. Egia esan ez naiz oroitzen nola izena zuten zehazki. Erreproduktorearekin arbelean islatutakoa, arbelean bertan boligrafo batez maneja zitekeen. Boligrafoa arratoia balitz mugitzen. Itzela!! Irakasleek haseran bildur asko zituztela aldaketa hauei esan digu zuzendaritza taldeko partaide honek, baina orain burrukan ibiltzen direla muntimedia hau duten gelak denen artean banatzeko. Irakasleen erantzuna oso ona izaten hari denez jada planteatzen hari dira muntimedia instalazio hauek gela gehiagotara zabaltzea.

Oso bilera interesgarria izan da. Beste egunen batean ere geratuko gara berarekin beste zenbait informazio jasotzeko asmotan.

Bestalde, arratsaldea ere ikastolan pasatu dut. Lehenengo egunean tutoreari emaniko zerrendan egindako eskaria onartu dute. Irakasle bileraren batera joatea jarri nuen aukera bat eta gaur arratsaldean  ebaluazio bilerak zeudenez bertara joateko aukera izan dut. Ziklotako eta batxilergoko bileran izan naiz. Ezberdintasun handiko bilerak. Ziklotakoetan 6 irakasle zeuden klase gutxi izaten baitituzte eta ez dira ain zorrotzak ikastea ebaluatzerako garaian. Batxilergoko bileretan aldiz 20 irakasle inguru zeuden eta 5 tutore. Ikasleak zorrotzago juzgatzen zituzten eta ongi egiten zutena ere nabarmendu egiten zuten, eta noski gaizki egindakoekin alboroto dexentekoa sortzen zen. Nire izena horrelako momentu batetik pasatua izan dela pentsatzeak sentsazio arraroa sortarazten dit. 20 pertsona ikasle bat kalifikatzen, jarrera…

Hau guztiarekin bukatu da gaurko eguna ikastetxe barnean. Etxera itzultzean dudan lanarekin jarraitzen ari naiz. Y LO KE ME KEDA!!

Advertisement

Dejar un comentario

Aún no hay comentarios.

RSS de los Comentarios Identificador URI de TrackBack

Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.