Aspaldian lanpetu xamar ibili naiz eta ez dut idazteko betarik izan, baina garbi gera dadila ez dela eskolara joan ez naizelako!!!
Ostiralean ez nuen idatzi ikastetxeko bete asteko azken parktika saioa egin eta ostirala jai hartu nuelako, baina onartu beharra dut merezia nuela. On line-eko lanak eta goizez eskolara joan behar honek denbora asko jaten du, eta kontuan izan gabe atsaldetan izaten ditudan ingeleseko klaseak. Aze nolako astea.
Baina beno, gaurko egunari begiratuz esan hilabete berria estreinatu dugula. Gaurkoan tutorearekin hizketan egon naiz eta erabaki dugu aste honetako egunen batean klaseren batera joango naizela, klaseak nolakoak diren, gaia, ikasleak…. irakaskuntzaren mundu xume honetan akzio pixkat ikusteko asmotan, zeren azken egun hauetan papel artean ibili naiz, proiektu kurrikularra, hezkuntza proiektua….
Bestalde beste egunen batean ere, oraindik ez dakit zehazki nork bainan arautu gabeko hezkuntzari buruzko informazioa emango didate eta erabiltzen duten tailerra ezagutu, dauden makinak, berauen erabilera… eta dirudienez irakasle gisa ere nahi homen dit tailerrean jarri. Berak esandakoa egin beharko dut, baina onartu beharra dut badudala gogoa makina baten aurrean jartzeko, lehenagoko garai zaharrak gogoratuz!
Hau da guztia gaurkoz, ongi izan!
Dejar un comentario
Aún no hay comentarios.
RSS de los Comentarios Identificador URI de TrackBack
