Jadanik azken bigarren eguna bukatu da, gaur lehenengoz sartu naiz irakaslearekin klase barrura. Atzo etorri zitzaidan nire tutorea esanaz bihar maixu batekin kontrol numerikoko klase batetara joango nintzela, egia esan bildurrez aitu nituen hitz horiek, baina baita gustuz ere. Azkenik klase baten barnean egongo nintzen eta ez nuen ikasle papera izango. Egia esan atzoko egunean izan nuen notiziarik onena eta tripak mugitu arazi zizkidana.
Espero bezala joan da dena, klasean sartzean nire adinekoak edota zaharragoak aurkitu ditut eta hiruzpa lau ezagunak ere bai. Arridura handiz begiratu naute denek irakasleak nire presentziaren zergatia azaldu duen arte. Oso gustura egon naiz, irakaslean esplikatzen jardun duen materiaren ezagutza banuen eta era ulergarrian eta sinplean esplikatzea lortu du irakasleak eta ikasle guztiek ulertu dutela esatera ausartuko nintzateke.
Klase honetatik irrifarre handiarekin nindoala tutorearekin aurkitu naiz berriro eta biharko beste planin bat gauzatua duela esan dit. Bihar 3h tailerrera. Haber biharko eguna zer moduzkoa den!!
Dejar un comentario
Aún no hay comentarios.
RSS de los Comentarios Identificador URI de TrackBack
